Ez baduzu ondo ikusten klikatu hemen.
 
Hernaniko Euronet 2. buletina
Txoko energia Elizatxo Hernani

2. HIRUHILEKOAN ENERGIAREN JARRAIPEN-LANAK BURUTU DITUGU
 
Aurreko hiruhilekoan Euronet 50/50 proiektua berriz ere martxan, plangintza egin, Energia-taldea berrabiarazi eta prestakuntza zein sentsibilizazio-saio ezberdinak burutu ondoren, Gabonak igarotakoan hurrengo faseari ekin genion: Elizatxo ikastolako energia-ibilbidea antolatzea eta aurrera eramatea.

Fase horretan, energia-taldearen kide diren ordezkariez gain, gela guztietako ikasleek parte hartu zuten eta baita irakasleek ere. Lanketa honen bidez, eragile ezberdinek eskolako eraikinak gainbegiratu zituzten energiaren kudeaketa egoki baten ikuspuntutik. Ildo honetan, gela guztietako tenperaturak neurtu zituzten eta gomendatzen diren erosotasun termikoko tenperaturekin bat datozen edo ez egiaztatzeko aukera izan zuten. Lan guztiak garatzeko orduan ikasleek tresna ezberdinak erabili zituzten; hala nola: termometroak eta datuen bilketarako zein aurrezpenaren kalkulurako jarraipen-orriak.

Aurrekoez gain, energiaren erabilerari buruzko ohitura onak bultzatzeko asmoz, ikasleek proposamen zehatzak idazteko aukera izan dute eta horiek eskolako eragile guztien eskura daude, Txoko Berdean hain zuzen ere.

Aipatu behar da Elizatxo Ikastolaz gain, pauso horiek eman dituztela ere Euronet 50/50 egitasmoan parte hartzen duten Urumea Ikastolak eta Txirrita eskola txikiak. 

 
patio zaborra

PATIOKO EGOERA HOBETZEKO PAUSOAK EMAN DITUGU

 
Patioa txukun mantentzea guztion ardura dela kontuan hartuz, 2. hiruhilekoan zehar eremu hau jolaserako eta lagunekin lasai egoteko gune egokia eta atsegina izateko hainbat jarduera burutu ditugu:
  • Ohitura onak gogora ekartzea: hamaiketakoari eta askariari lotuta sortzen ditugun hondakinen zati ezberdinak behar den gaikako bilketarako zaborrontzian uztea, lurrera inongo hondakinik ez botatzea, besteekiko errespetua, patioan dauden elementu ezberdinak zaintzea, eta abar.
  • Irakasleek jarritako kutxan astero ikasleei planteatzen genizkien frogak edo erronkak aurrera eramatea, ikasle guztien artean jarrera arduratsuak bultzatzeko.
  • Eskolako Agenda 21 eta Euronet 50/50 programei lotuta sortu genuen “Txoko Berdea” dinamizatzea: berriak jartzea, proposamen zehatzak idaztea, aurreko urteetan gure gain hartutako konpromisoak gogora ekartzea, …
detective-bombilla

HURRENGO URRATSAK: EMAITZEN EBALUAZIOA, EKINTZA-PLANA ETA KONPONBIDEAK

Pairatzen ari garen osasun-egoera igaro arte ezingo ditugu Euronet 50/50 proiektuaren hurrengo urratsak aurreikusita genuen moduan aurrera eraman. Hala ere, Udalak etxetik ere egin ditzakegun energiari lotutako hainbat joko eta ariketa jarriko ditu gure eskura datozen egunetan. 

Edonola ere, egokia iruditu zaigu proiektuaren hurrengo urratsen berri ematea: 
  • 2 astetan zehar eraikinen tenperaturen datuak hartzea, eraikinen epe luzerako tenperaturen profilak egiteko. Ondoren, energiaren ebaluazioaren lanketa egingo da. Hau da, eraikinetako erabiltzaileen (ikasleek, irakasleek, gainerako langileek) jokaerek eraikinaren energiaren kontsumoan nola eragiten duten aztertzea.
  • Ikastetxearen ekintza-plana diseinatzea eta konponbideak proposatzea. Energia-taldeko kideek une horretara arteko emaitzak aztertzen dituzte eta hobetu beharreko arloak antzematen dituzte. Hobetu beharreko arlo horietarako helburuek eta ekintza zehatzek ekintza-planaren eduki nagusia osatzen dute. Interesgarria izango da, halaber, aurreko ikasturtean prestatutako ekintza-planaren helburuen eta ekintzen betetze-maila zein izan den aztertzea. 
Etxe energetikoa

ETXEAN ENERGIA AURREZTEKO BALIABIDEAK

Hona hemen euskarazko nahiz gaztelerazko hainbat web gune erabilgarri, argindarra eta berokuntza arduraz erabiltzen ikasteko gomendioekin:

Euskarazko baliabideak:


Gaztelerazko baliabideak:

Logo Izadi 21Izadi 21ek diseinatua
Ez baduzu buletin gehiago jaso nahi klikatu hemen.